Select Your Style

Choose your layout

Color scheme

Gure baserrian programatutako jarduerak dauzkagu familia guztiarentzat. Familian zein lagun taldean etor zaitezkete eta naturarekin bat egitearen esperientzia zoragarriaz goza dezakezue. Baserria bisita dezakegue, zuentzat prestatu ditugun tailerretan parte har dezakezue eta baserri inguruko naturak gordetzen dituen sekretuak aurki ditzakezue.

Xuberoa Baserri Eskolaren kokapena dela eta, Iruñatik eta Nafarroako naturgune garrantzitsuetatik oso gertu, gure baserria toki paregabea da familian edo lagun artean egun ahaztezina antolatzeko.

Bisita Gidatuak

Baserri bat ezagutzearen esperientziaz gozatu zentzumen guztiekin familian edo lagun artean. Baserrian bizi diren animalia desberdinak ezagutuko dituzu, beraien beharrezko elikadura eta zaintzak. Espezie bakoitza erakutsiko dizugu eta banan bana denak aurkeztuko dizkigu…

Gure baserrian zereal mota nagusiak ere erakutsiko dizkizugu eta bakoitzari ematen diogun erabilpena. Baserrian bizi diren hegazti desberdinen arrautza desberdinak bereiziko ditugu eta bakoitzaren bitxikeriak ikusteko bilduko ditugu. Bisita bukatzeko giza “corral” jostagarri bat osatuko dugu gure antzarentzat eta nekaezina den gure artzain txakurrarekin LUR! erakustaldi ikusgarria eskainiko dizuegu.

ANIMATZEN AL ZARA

Tailerrak

Erlezaintza tailerra

taller de apicultura para familias en Navarra

Ezagutu gertutik erleen mundu zirraragarriak. Gaur egun kontsumitzen ditugun elikagaien 2/3-etan erleek parte hartu dutela estimatzen da. Tailer honetan erlauntzak nola funtzionatzen duen ezagutuko dugu, zer diren “enjambreak”, zer eskaintzen diguten erleek, eztia, polena, errege jalea edo propoliaren arteko desberdintasuna, eta beste bitxikeria batzuk. Ausartzen denarentzat eta eguraldiak ahalbidetzen badu, erlauntza bertatik bertara ikusiko dugu… Ausartzen erleekin dantza egitera?

Landareak

Taller de plantas para familias

Barazki bezala kontsumitzen ditugun landare guztiek beraien homonimoa dute basalandare gisa: basatiak, jangarriak, usaintsuak, sendabelarrak… haietako asko guru inguruan dauzkagu gu ohartu gabe. Landare hauek sendatzeko ezaugarri handiak dituzte eta modu eraginkor eta naturalean senda gaitzakete. Tailer honetan landareak bilduko ditugu eta mendian bereizten ikasi ere. Erredurak, okerdurak… sendatzeko erabili dezakegun ukendu bat ere egingo dugu. Zenbat kontu ezkutzatzen dituzten landareek! Esperientzia botaniko borobila.

Ogi tailerra

taller de pan para niños en Pamplona

Gure ogi tailerrean lehenbizi zereal mota desberdinak ezagutuko ditugu eta haietako baten hirinarekin, garia, amasatuko dugu eta ogia egiteko beharrezko osagaiekin nahastuko dugu. Ondoren gure su-egurrezko labean egosiko dugu… Bero bero jango dugu! Dastatu nahi al duzu?

Natur ibilbideak

Topa itzazu Juslapeñako ingurune berezienak, bertako landaredia eta fauna, aditua den teknikari baten eskutik. Gozatu bailaran egindako egonaldiaz eta bizipen eta emozio aparten oroitzapenak gorde itzazu. Habitat berezienak erakutsiko dizkizugu, Navaz eta Osacarreko elur-gordailuak ezagutuko dituzu (azken hau Nafarroan elur-gordailu gehien dituen herrietako bat da eta bakarra geometría laukia dueña) edo Arangaitzeko dolmenetik eta San Gregorio eta Arriaundi muinoko ikatz etatik pasiatuko gara.

JUSLAPEÑA ESPLORATZERA ANIMATZEN AL ZARA?

PLANIFIKATU ZURE BISITA

To Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies