Xuberoa Baserri-Eskola Iguzkunen, Nafarroa
Baserriko ingurua aparteko tokia da bisitariarentzat, edozein hiri-gunetik urrunduta baitago (bi km gertueneko herriraino). Juslapeña aran hondoan aurkitzen da, Iguzkun izenez ezagutzen den parajean, eta arte basotxoz inguratuta, artadi berezia ez soilik aran barruko artadi bakarra delako, Iruña Iparraldetik iparren dagoen artadi bakarrenetakoa delako ere. Pagadi, harizti eta mediterranear isurialdeko azken labore zelaiak elkartzen dira inguru hauetan bailara iparraldera joanez gero klima atlantiarrera pasatzeko, non abelburuentzat larreak eta haritz eta pago baso zabalak gailentzen diren. Erlaxatzeko eta landa eremu eta abeltzantzaz ikasteko toki paregabea da. Pilak kargatu!