Select Your Style

Choose your layout

Color scheme

Gorostietako San Bartolomé Baseliza

Baseliza Maskoko lepoan kokatuta dago, 796 m-ko garaieran eta Erdi Aroko jatorrikoa da. XIII. mendeko nabe laukizuzen luzeska bat dauka. Honen oinetan koroa altxatzen da dentikuluekin apaindutako balaustrada batekin. Baselizaren ondoan aterpe eroso bat dago zeinak inguruko herrietako bizilagunek osatutako kofradia bat izan duen 1615az geroztik.

Lepo beretik pasatzen da GR-9 edo lurraldeetako errege-abelbidea. Nafarroan existitzen den abelbide zaharrenetako bat da, Bardeak eta Nafar Erribera batzen ditu Gipuzkoako Tolosa eta Azpeitia herriekin. Bigantxak Nafarroako hegoaldetik Gipuzkoara eramateko erabiltzen zen bertako festetarako, horregatik abelbide hau ere ezaguna da “zezenen abelbidea” bezala. Lehenago aipatutako aterpea errege abelbidea jarraitzen zuten artzain transhumanteek erabiltzen zuten estalpe gisa, abelbide hau iragan batean Ultzama eta Atondo lotzen zituen eta desagertuta dagoen galtzada erromatarra zen. Gaur egun Santa Barbara mendi inguruan oraindik antzeman daiteke erromatar galtzada honen zati txiki bat.

To Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies