Unzu Errekaren Iturburua
Iturburu honen berezitasuna da jaiotzen den ingurua eta bere uretan disolbatuta daraman kaltzio karbonato kopurua. Arrazoi honegatik, errekastoak, iturburutik hasita, bainera moduko putzu bereziak eta karezko egitura bitxiak eta forma guratsuak sortzen doa.
Bere ibilguan zehar ukitzen duen guztia, sustrai, adar, enbor… karez estaltzen doa eta forma okertuak dituzten estalaktitak sortzen ditu… Bitxikeria paregabea.