Select Your Style

Choose your layout

Color scheme

San Gregorioko Ikaztegia

Ikaztegia prozesu bat da non su-egur pila bat lurrez estalita eta labe gisa prestatuta sua ematen zaion. Ia oxigenorik gabeko errekuntza motel baten bidez su-egurra egosten da egur-ikatz bilakatuz. Antzina su-ontzi eta burdinoletan erabiltzen zen. Gaur egun erretegi eta barbakoetan erabiltzen da.

Aurreko mende erdialdera ohiko lanbide bat zen Nafar Piriniar bailaretan, eta Urbasa eta Andiako mendietan. Udaberritik aurrera ikaztegiak prestatzen hasten ziren udako eguraldi ona aprobetxatuz. Udazken eta neguan zehar, ikazkinak su-egurra mozten eta prestatzen aritzen ziren.

Kearen kolorea eta lur erreak adierazten zuten egosketa suertatu zen unea. Ondoren egun batzuk hozten utzi eta gero, desmuntatzeko lanak iristen ziren eta egur-ikatz bihurtutako egurrak berreskuratzeko unea heltzen zen. Ikazkinen sekretua su-egurra egostean zetzan erretzen utzi ordez, bestela errautsak besterik ez baitziren lortzen.

Edozein egur egokia da ikatza egiteko hala eta guztiz ere onena artearena da. Pagoarena aurrekoa baino eskasagoa da eta txarrena haritzarena da.

Egur-ikatza ezinbesteko elementua izan zen ahalbidetu zuenak gizakia burdin arora sartzea, beharrezkoak baitziren tenperatura oso handiak metal hau galdatzeko. Horrez geroztik, galdategiak garatzen joan ziren Ingalaterran XVIII. mendean Kokezko ikatz minerala erabiltzen hasi ziren arte, egur-ikatzaren alternatiba gisa. Gaur egun Extremadura da Espainiako toki bakarra egur-ikatza modu esanguratsu batean ekoizten duena.

To Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies