Juslapeña Bailara
Juslapeña udalerri bailara bat da Iruñako Barruti judizial eta merindadekoa. Kokatuta dago Imoz, Atez, Odieta, Ezkabarte eta Iza-Gulina bailaren artean.
31 km2-ko azalera dauka, bere erliebea oso malkartsua da 900 m-ko garaiera gainditzen duten alturekin (San Gregorio, Mendurro…). Unzu, Ollacarizqueta, Garciriain, Belzunce, Navaz, Usi, Larrayoz, Nuin, Beorburu, Osacar, Aristregui, Osinaga eta Marcalain Bailara buru bezala osatzen dituzte bailarako kontzejuak. Hauei gehitu behar zaie (jendez) hustutako Alaitz, Otsabide, Oarriz eta Iguzkun,non Xuberoa Baserri Eskola kokatzen den.
Klima subatlantikoa da eta landaredia Iruña arroko ingurune submediterranear eta Nafarroa ipar-mendebaldeko subatlantiarren arteko trantsizio eremuetako ohikoa da. Azaleraren gehiengoa hostozabalez estalita dago, pagoak altueretan eta haritzak eguteran eta ospelean, baso-berritzetako pinuaz gain (Pinus nigra).
Nekazaritza eta abeltzaintzako ekonomian oinarritutako bailara da, ekoizpen nagusia zerealak eta belardietan bazka delarik. XIX. mende hasieran zerealaz gain artoa, patata eta mahastia ekoizten zen, lurzati bateratzea egiterakoan desagertu zirenak. Tokiko ekonomia abeltzaintzarekin (ardi-, behi-, txerri-, ahuntz- eta zaldi-aziendak) eta ehizarekin (eper, erbi, otso eta basurde) osatzen zen.
Historia
Beorburuko barrutian, Arangaitzko dolmena nabarmentzen da.
XI.mendetik XVI. mendera bitartean Val de San Esteban edo Val de San Esteban de Ius la peinna bezala agertzen da. Eskualdeko euskaldunen artean ezaguna da Txulapain bezala, eta bere jentilizioa Txulapaindar da.
Antzina-antzinatik herri bakoitzak kontzeju bat osatu izan du, gobernatuta nor bere erregidoreekin urtero berritzen zen diputatu batekin bailara osorako. 1840ko hamarkadan udal-erregimen komun bat ezarri zen, beste udalerri nafarretan bezala. Mendetako usadioa jarraituz, Markalaingo lekua Bailarako hiriburua da eta bertan ospatzen dira Udaletxeko batzarrak.
1860 inguruan eraikinak erroldatzeaz gain, San Bartolomé eta Santa Lucía baselizak, Navazeko elur-zuloa eta Osacarreko 3 elur-zuloak ere (Nafarroako elur-zulo gehien dituen herritako bat eta geometria laukia duen elur-zuloa duen herri bakarrak). Ordutik biztanleriak gorabeherak izan ditu, 1920az geroztik biztanle jaitsiera etengabea izan da gaur arte murriztuz 500 bizilagunera.
Hizkuntza
Juslapeñako Euskera hegoaldeko nafar garaiko euskalkiaren barne dago, Gulinako barietatea. 1900 aldera, bailara osoa euskal hiztuna zen baina 1935erako, hizkuntza hau gordetzen zuten herri bakarrak Navaz, Belzunce, Larrayoz, Beorburu eta Osinaga ziren.
Bailarako toponimia guztiz euskalduna da eta aldameneko Atez Bailararen toponimiarekin antzeko ezaugarriak gordetzen ditu.