Select Your Style

Choose your layout

Color scheme

Arrendajo granja escuela en Navarra

Esnatu bezain laister, goizean goizetik, hegan hastea atsegin dut; hegoak zabaldu eta airean astindu: Jolastu! Zuhaitz eta landare artean jolastu eta Xuberoa baserriko beste animaliak behatu airetik hegan noala…

Basotik hegan egin nuen lehen aldian aitari jarraitu nion. Aire korronteekin dantza eginez paisaia koloreztatzen zuten margolariak baigina jolasten ginen “piruetak eta akrobazioak” eginez. Nirek aitak gure bizitzaren istorioak kontatzen zizkidan bidez batez, bizidun guztien garrantzia eta guztion artean mantentzen dugun erlazioa.

Zuhaitz baten ondotik hegan egiten bagenuen ezagutzera animatzen ninduen:

Berak zioen: – hostoak arrai hezurra bezala, loditxoak eta berde ilunak…

Eta nik erantzuten nion: – haritza da!

Berak zioen: – orratz fin eta ilunak trikua bezala…

Y yo contestaba: – pinua da!

Animaliaren bat ikusiz gero bere doinu berdina xuxurlatzen zidan belarrira…

 

Baserriak garai hartan txerri-talde erraldoi bat zeukan! Goitik ikusta haitz larrosa eta marroiak ziruditen, baina lokatz artean jauzika, kurrinka eta zurrunga egiten ikusten zenituen! A zer loti taldea!!

Zalaparta gehiegi harri batzuentzat!

 

Apurka apurka ni hegaldia hobetu nuen, jada ez nuen nire aitak gidatzerik behar…

Era honetan nire txoko bereziak topatu nituen basoan eta Truz ostruka ezagutu nuen. Bere etorrera ostean beste animalia asko iritsi ziren baserrira: Kolorines txerri emea, “Patosos” ahateak, Avelino beltxarga Joakina bere neska lagunarekin, Mª Sol antzara bere lagunekin, Karmelo eta Ramon astoak, Viktor aharia bere ardi lagunekin, untxiak, pauma ikusgarriak eta oiloak beraien txitatxuekin ere taldera batu ziren… eta etortzeko zeudenak… 

 

Kabira iristean nire abentura kantatzen nuen, batzuetan tonua galtzen nuen baina gogo itzelarekin txistukatzen nuen eskinoso guztiak hegan hasi arte adarren artean, airean dantzatzen genuen, beti zerbait berria entzunez eta ikasiz.

Orain denok familia handi bat osatzen dugu, berarekin gauza asko ikasi nituen…

 

Orain Blas eskinosoa da abestia txistukatzen duena. Ni doinu bihurtu naiz eta bere abenturak nireekin nahasten erakusten diot inoiz ahaz ez dadin ikasi duguna. Berak Baserri Eskola bisitatzen duten talde berriei buruz kantatzen du eta atsegin dut nola txistukatzen duen biziaren abestia; jaten ditugun elikagaien jatorriari buruzkoa, natura biziari buruzkoa eta askoz gehiago…

 

Abesten entzuten bagaituzu, itxi begiak, arreta jarri, kontzentratu zaitez eta dantzatu gurekin Xuberoa Baserri Eskolako magian murgilduz.

Kanta iezaguzu gaur ikasi duzun hori………..

 

¡Hasta pronto! y que vueles bien.

To Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies