Xuberoa haurrekin bisitatzeko baserri eskola ezin hobea da. Zure lagunekin Xuberoa Baserri Eskolan egun pasa egitea esperientzia ahaztezina izango da.
Ingurumen hezkuntza esperientzia bat da non baserriko txoko eta bizilagun bakoitza ezagutu dezakezun, jarduera dibertigarrietan parte hartu eta gure inguruneak ezkutatzen dituen sekretu guztiak ezagutu.
Bisita Gidatuak
Baserriaren bizipena 5 zentzuekin erakutsiko dizugu. Animalia desberdinen ezaugarriak, beraien elikadura eta zaintzak hala nola haietako bakoitzaren banakako eta taldeko izenak azalduko dizkizuegu eta abar. Zereal nagusiak ezagutuko dituzue eta ematen zaien erabilera. Xuberoan jasotzen ditugun arrautza desberdinen ikuskaketa egiten dugu eta beraien berezitasunak. Azkenik, bukatzeko, giza”corral” dibertigarri bat egingo dugu eta gure nekaezina den LUR! Artzai-txakurrarekin erakustaldi bate mango dugu.
Tailerrak
Gure bisitariei jarduera dibertigarriak eskaintzen dizkiegu baserri-eskolan, naturaz eta bere baliabideez ikasteko artisau tailer desberdinak.
Gazta tailerra
Sasoiaren arabera gure ardiak jeitziko ditugu eta erakutsiko dizuegu nola lantzen den artisau produktu hau. Esnea “cuajar” eta fase guztietatik pasa eta gero dastatzeko gazta berri txiki bat lortuko dugu. Hala ere, urte osoan eskuragarri dugune esnea tailer hau burutzeko. Ezinbestekoa da erreserba egitea jarduera hau burutzeko.
Ogi tailerra
Zereal desberdinak ikusiko ditugu eta haietako baten irinarekin,, garia alegia, amasatu eta amasatuko dugu eta… ogi bat prestatuko dugu! Ondoren gure su-egurrezko labean egosiko dugu eta… bero-bero jango dugu! A zer goxoa!
Erlezaintza
Erleen mundua zirraragarria da eta kontsumitzen ditugun elikagaien ¾-en ekoizpenean eragiten dutela uste da. Ikasiko dugu nola funtzionatzen duen erlauntza batek, zer diren “enjambre”, zer eskaintzen diguten zuzenean erleek, nolakoak diren eztia, polena, errege-jalea edota propolioi, bitxikeria desberdinez gain. Ezagutu nahi al dituzu?
Eskileo
Ardiei urtero artilea mozten zaie, udaberrian eta lan honi “” deritzo. Sasoian egiteko tailerra da, udaberrian. Lan hau burutzen da garbitasunagatik eta animaliaren osasunagatik. Artilearekin produktu desberdinak lortzen dira honen kalitatearen arabera. Ile apaintzaile lana egin nahi?
Baratza
Barazkien loretegian barazki desberdinak ezagutzen ditugu eta baita nola erein, landatu eta zaindu ere. Sasoia aurreratzeko negutegi bat erabiltzen dugu, bere alde onak eta txarrak aztertuko ditugularik. Udako eguzkiarekin hazi egingo dira eta denbora gutxian biltzea egokituko da, HASIKO AL GARA?
Landareak
Basatiak, jangarriak, usaintsuak eta sendabelarrak. Kontsumitzen ditugun landare guztiek barazki gisa beraien homonimoa dute basa-landare gisa, eta askotan gure inguruan dauzkagu guk jakin gabe. Gainera ezaugarri sendagrri handiak dituzte guk sendatzeko behar ditugunean modu eraginkor eta natural batean. Ukendu bat egingo dugu erabiliko duguna erretzen garenean edo okerdura bat egiten dugunean…eta abar. Zenbat gauza dituzten landareek! Ikasi nahi al dituzu?
Natur Ibilaldiak
Ibilaldi txiki batekin baserriaren inguruan dauden ekosistema desberdinak behatuko ditugu, hala nola bailara sakonean dagoen artadi magiko bat, ibar-baso bate dota baso baratza bat: basoberritzetik datorren pinudia. Arloan aditua den teknikari batek azalduko dizkigu hábitat bakoitzaren ezaugarriak, osatzen duten landare eta animalia espezieak, hala nola toki bakoitzak dituen berezitasunak. Pazientziaz eta tentuz basoan dauden animalia aztarna desberdinak bilatuko ditugu eta interpretatuko dugu basoko bizilagunak egin dutena. Zentzumenentzat benetako gozamena.
Esploratzaileok… bilatuko al dugu?