Select Your Style

Choose your layout

Color scheme

Elur-zuloak

Elur-zulo artifiziala lurrean zulatutako putzu bat edo lurraren berezko sakonune bat da non euste-horma batzuk eta zapai bat egokitzen ziren. Elur-zuloak sarbide batzuk zituen neguan zehar elurra sartzeko, eta prentsaketa eta zapalketa bidez izotz bihurtzen zen udako hilabeteetan ateratzeko. Ohikoa da elur-zuloak iparraldera zuzenduta egotea. Elur-zulo artifizialen jarduera erromatarren garaitik ezagutzen da (K.a. 200 urte), […]

Read More

Sorginen Kobazuloak

Paraje honetan haitz hauek existitzeaz gain badira kobazulo batzuk gutxieneko funtsa dutenak, itxuraz interes historikoa izan ez arren. Haitzean irekitzen diren bi sarbide dira, landare nabarmenik gabe eta herritik ikus daitezkeenak, bi sarbide txiki dira zenbaitetan ura jariatzen dutenak. Gaur egun duten balio nagusia sagu-zahar populazio egoiliar bat gordetzea da eta inguruko basa faunaren aterpe […]

Read More

Arangaizko Dolmena

Angaitza ere deitua. Bere izena haran eta gaitz (txarra, handia, malkartsu) hitzetatik. Nafarroan 50 eremu megalitiko katalogatu eta sailkatu existitzen dira, denera 1500 monumentu baino gehiago osatzen dute. Arangaitzko domena Goitasuna lepoan kokatzen da 860 m-ko garaieran. Bronze aroko hilobi bat da K.a. 2000 eta K.a. 900 urte bitartean datatua. Dolmenari egiaztapen laginak egin zaizkio […]

Read More

San Gregorioko Ikaztegia

Ikaztegia prozesu bat da non su-egur pila bat lurrez estalita eta labe gisa prestatuta sua ematen zaion. Ia oxigenorik gabeko errekuntza motel baten bidez su-egurra egosten da egur-ikatz bilakatuz. Antzina su-ontzi eta burdinoletan erabiltzen zen. Gaur egun erretegi eta barbakoetan erabiltzen da. Aurreko mende erdialdera ohiko lanbide bat zen Nafar Piriniar bailaretan, eta Urbasa eta […]

Read More

Gorostietako San Bartolomé Baseliza

Baseliza Maskoko lepoan kokatuta dago, 796 m-ko garaieran eta Erdi Aroko jatorrikoa da. XIII. mendeko nabe laukizuzen luzeska bat dauka. Honen oinetan koroa altxatzen da dentikuluekin apaindutako balaustrada batekin. Baselizaren ondoan aterpe eroso bat dago zeinak inguruko herrietako bizilagunek osatutako kofradia bat izan duen 1615az geroztik. Lepo beretik pasatzen da GR-9 edo lurraldeetako errege-abelbidea. Nafarroan […]

Read More

Juslapeña Bailara

Juslapeña udalerri bailara bat da Iruñako Barruti judizial eta merindadekoa. Kokatuta dago Imoz, Atez, Odieta, Ezkabarte eta Iza-Gulina bailaren artean. 31 km2-ko azalera dauka, bere erliebea oso malkartsua da 900 m-ko garaiera gainditzen duten alturekin (San Gregorio, Mendurro…). Unzu, Ollacarizqueta, Garciriain, Belzunce, Navaz, Usi, Larrayoz, Nuin, Beorburu, Osacar, Aristregui, Osinaga eta Marcalain Bailara buru bezala […]

Read More

Unzu Errekaren Iturburua

Iturburu honen berezitasuna da jaiotzen den ingurua eta bere uretan disolbatuta daraman kaltzio karbonato kopurua. Arrazoi honegatik, errekastoak, iturburutik hasita, bainera moduko putzu bereziak eta karezko egitura bitxiak eta forma guratsuak sortzen doa. Bere ibilguan zehar ukitzen duen guztia, sustrai, adar, enbor… karez estaltzen doa eta forma okertuak dituzten estalaktitak sortzen ditu… Bitxikeria paregabea.

Read More
To Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies