Select Your Style

Choose your layout

Color scheme

Elur-zuloak

Elur-zulo artifiziala lurrean zulatutako putzu bat edo lurraren berezko sakonune bat da non euste-horma batzuk eta zapai bat egokitzen ziren. Elur-zuloak sarbide batzuk zituen neguan zehar elurra sartzeko, eta prentsaketa eta zapalketa bidez izotz bihurtzen zen udako hilabeteetan ateratzeko. Ohikoa da elur-zuloak iparraldera zuzenduta egotea.

Elur-zulo artifizialen jarduera erromatarren garaitik ezagutzen da (K.a. 200 urte), nahiz eta bere hedapen zabala XVI. eta XIX. mendeen artean izan eta XX. mende hasierara arte erabiliak izan diren, orduan makina hozkailuen asmakuntzarekin instalazio hauek erabiltzeari utzi zitzaion. Ordura arte elikagaiak gordetzen ziren kontserbatan, gatzetan, “adobotan”. Elur-zuloei ematen zitzaien beste erabilera bat terapeutiko edo medikua, sukar prozesuak eta hemorragiak eteteko erabiltzen ziren.

Nafarroan egoera onean mantentzen diren elur-zuloak badaude, Oliteko gazteluari atxikita, edo Sangotsan Aragoi ibaiaren ondoan. Iruñan, bi elur-zulo daude, Nafarroako “birerrege”en jauregian bat dago eta bestea, Pozoblanco kalean, kalearen izenaren jatorria bertatik datorrelarik.

Elur-zuloak, beraien kokapenaren arabera, sailkatzen ziren biltegirako, banaketarako edo etxerako gisa. Aurrenengoak mendietan kokatzen ziren elurra maiztasunez egiten duen lekuetan. Bigarrenak herritik gertu aurkitzen ziren, edo herri barruan bertan eta beraien helburua banaketa eta salmenta erraztea zen. Azkenik, etxeetakoak tamaina txikikoak eta familiaren erabilpenerako, etxe barruan eraikitzen ziren.

Elur prezipitazioak hutsak ziren lekuetan, ur putzu xumeak erabiltzen ziren, neguko gau hotzetan izozten zirenak eta egoki moztuta izotz blokeetan hurbileko elur-zuloetara garraiatzen ziren. Izotza, gauez saltzen zen hobeto mantentzeko eta asto edo idi-gurdietan garraiatzen zen.

Gaur egun Nafarroan 139 elur-zulo inbentariatu dira. Gehienak borobilak dira Funes eta Añorbekoak ezik, laukizuzenak direnak, Aberinekoa forma oktogonala dueña eta Osacarrekoa Nafarroan laukia den bakarra dena.

Azuelo eta Cascante bezala Osacarrek 3 elur-zulo izanik, Garinoainek 4 eta Tuterak 5, hauek ziren Nafarroan elur-zulo gehien zituzten herriak. Osacarreko elur-zuloa 877 m-tan aurkitzen da eta Navazekoa 728 m-tan, forma borobilkoa izanik. Azken hau, Nafarroako elur-zulo handienetako bat da, bertan gorde zitzakeen 400 tona izotz. Handiena Iruñakoa da 600 tona gorde ditzake.

To Top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies